Gaur bukatuko da Udako postal lehiaketan lanak aurkezteko epea

Erredakzioa 2017ko ira. 21a, 09:15

Irudi guztiak ikusgai daude webguneko "Udari klik" atalean. / Aiaraldea

Irailaren 30ean ezagutaraziko dira irabazleak. Saridun postalen argazki erreportajea argitaratuko da urriaren 4ko Aiaraldea Hemen aldizkarian.

Ekainaren 21ean abiatu zen Aiaraldea Hedabidearen "Udari klik" postal lehiaketa. Sei kategoria edo sari egongo dira, eta partaideen artean Europara asteburuko bidaia zozketatuko da.

Nola parte hartu
Parte hartzeko nahikoa da argazki-kamerarekin edo sakelako telefonoarekin zure ustez interesgarria den leku, gauza, momentu edo pertsona bati argazkia egitea eta testu txiki batez laguntzea. Postala bidaltzeko modu asko daude. Batetik, webgunera zuzenean igotzea. Bestetik, “Whatsapp” aplikazioaren bidez irudia helaraztea (688 848 152 telefonora). Bestalde, sare sozialetan (Twitter, Facebook eta Instagramen) #Udariklik traola erabilita eta @aiaraldea aipatuta ere hartu ahalko da parte.

Publikoaren saria
Lan guztiak jasota "publikoaren saria" banatzeko dinamika jarriko da martxan, irudiak bozkatzeko aukera eskainiko da webgunean. Postal irabazlearen egileak Aiaraldeako produktu sorta eskuratuko du. Gainontzeko kategorietan epaimahaiak erabakiko du sariduna; Aiaraldea, umorea, bidaia, gif-ak eta marrazkien modalitatean, hain zuzen. Epaimahaia Txemi Llano argazkilariak, Txani Rodrigez idazleak eta Lucia Martin Aiaraldea hedabideko kolaboratzaileak osatuko dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide