ARGAZKIAK SARTZEKE: Udari klik...

Erredakzioa 2017ko urr. 2a, 18:35

Udariklik postal lehiaketa irabazi dute Zuriñe Alavak (bidaia), Joseba Vivancok (umorea), Iraide Vallejo (Aiaraldea) eta Alex Collado (Gifak). Partaide guztien artean zozketatu da Europara bidaia, eta Unai Llanok izango du horretarako aukera.

Irailarekin batera amaitu da Aiaraldea Gaur hedabidearen "Udariklik" postal lehiaketa. Txemi Llano argazkilari aiararrak, Txani Llano idazle laudioarrak eta Lucia Menoyo Aiaraldea hedabideko kolaboratzaileak osatu dute epaimahaia. Guztira, 162 lan aurkeztu dira. Marrazkien kategorian ez du inork postalik bidali; eta, beraz, ez du inork jasoko Artelan papertegiko margoketa maleta.

Iraide Vallejo arespalditzarrarena izan da Aiaraldeko irudirik politena, epaimahaiaren aburuz. Hortaz, bi lagunentzat dastatze menua edukiko du Maroñoko Guzurtegi jatetxean. Lanik umoretsuenagatik 4 lagunentzat abentura ekintzaz gozatzeko parada edukiko du Joseba Vivanco artziniegarrak. Bidaien kategorian Zuriñe Alava Kosterarra gailendu da, eta bi lagunentzat menu berezia dastatuko du Ondarruko Arrigorri ostatuan. Ikus-entzunezkoen alorrean, berriz, Alex Colladoren timelapsea nagusitu da. Ondorioz, bi pertsonarentzat egonaldia eta gosaria edukiko du zain Arcos de Quejanan. 

"Publikoaren saria" izan da aurtengo nobedadeetako bat. Gauzak hala, Xek etxeratuko du eskualdeko produktuekin osatutako otarra. 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide