Aiaran egongo da frankismoaren biktimei arreta emateko bulegoa ostiralera arte

Erredakzioa 2017ko urr. 3a, 08:32
Errepresio frankista salatzeko hainbat ekimen antolatu dira eskualdean azken urteetan. / Javier Ruiz Lili

Aiaran egongo da frankismoaren biktimei arreta emateko bulegoa, ostiralera arte. Arespalditzan kokatu dute, Elespide auzoko bigarren zenbakian.

Arabako Foru Aldundiak jarri du abian bulegoa, Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera. Diktadura frankistak errepresaliatutako pertsonen testigantzak eta informazioa jasotzea da ekimenaren xedea, memoria historikoa berreskuratzeko.

Frankismoan jazarriak izan ziren herritarrak edota euren senideak bertaratu ahalko dira bulegora, dituzten datuak eta dokumentazioa aurkezteko.

Txostena egingo dute bildutako informazio guztiarekin, “memoriaren berreskuratzean eta biktimekiko errekonozimendu eta erreparazioan” sakontzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide