Urrian zer ikusi ugari egongo da eskualdean. Zinema eskaintza oparoa egongo da Laudialde Ikastetxean eta Amurrio Antzokian; eta “Haundia” proiektatuko da, besteak beste. Hortaz gain, antzerki eta musika eskaintza zabala aurkeztu du Amurrioko aretoak, puntako hainbat konpainiarekin: igande honetan Kukai dantza taldea egongo da oholtzan “Oskara plazara” ikuskizuna aurkezten. Begibistan jaialdiaren baitan antolatu dute ekintza. Urriaren 21ean, aldiz, Antzerki Amateurraren VI. Erakustaldia hasiko da, azaroaren 4ra arte luzatuko dena.