Hitzorduetan azalduko dute zertan datzan berdintasuna emakumezkoen eta gizonezkoen artean, eta zer egin daitekeen arlo pribatuan, sozialean eta profesionalean.
Aurkezpena urriaren 5ean egin zen. Bigarren saioa, baina, Artziniegan izango da azaroaren 9an; eta hirugarrena Okondon abenduaren 14an, 17:00etatik 19:00ak arte.
Haurtzaindegi zerbitzua eskainiko dute aurretik jakinaraziz gero. Horretarako 686 587 889 telefono zenbakira deitu behar da edo cayala.miren@ayto.araba.eus posta elektronikora idatzi.