Aiaraldea Kooperatiba Elkartea: "Euskal egutegiaren alde lanean ari gara"

Erredakzioa 2017ko urr. 12a, 11:42
Langileak lanean ari dira gaur ere / Aiaraldea Gaur

Aiaraldea Kooperatiba Elkarteak ez du Hispanitatearen Eguna ospatuko. Euskal egutegiarekin bat egin du hasieratik egitasmoak; eta, hortaz, abenduaren 6an ere -Espainiako Konstituzioaren Eguna- zabalik izango ditu ateak.

"Euskal egutegiaren alde lanean ari gara", adierazi dute. Hala, Espainiako jai egunak arrotzak direla iritzita, udako solstizioa -ekainaren 23a- ospatuko dute trukean. Erantsi dutenez, Hispanitatearen Egunaren atzean herri indigenen genozidioaren ospakizuna dago. Euskal egutegiaren bidez, estatuen sarraski zein inposaketei uko egin diote.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide