Horrez gain, inbertsioen, zerbitzu sozialen eta inbertsioei buruz mintzatu dira. Besteak beste plaza gehiago sortu nahi dituzte nagusientzat, aniztasun funtzionalak dituzten lagunentzat eta buru osasun arazoak pairatzen dutenentzat.
2018an irekirik
Ramiro Gonzalez Ahaldun Nagusiak azaldu du Laudioko Udalak prestutasun osoa adierazi duela Aldundiko egoitza irekitzeko, baina oraindik adostu behar dute non joango den.
Gonzalezek argitu du eraikinak behar dituen lanen arabera beranduago edo goizago irekiko dutela. Edonola ere, 2018an egin nahi dute.
Zerbitzuak zehazteke
Aiaraldeko herritarrek Gasteizera jo ez dezaten Foru Aldundiko izapideak egitera, oraindik aztertu behar dute zenbat langile eta zein funtzio bete beharko dituzten.