Amurrioko Udalak, Amurrioko Arriola perretxiko elkartearen laguntzaz, XIV. Mikoturismo egunak antolatu ditu urriaren 22an, 23an, 28an eta 29an eta azaroaren 4an eta 5era bitarte. Urtero bezala ekintza ugari egongo dira asteburuan Amurrioko kale zein tabernetan.
Egun horietan guztietan, perretxikoak oinarri, pintxo lehiaketa menu gastronomikoen dastaketa antolatuko dira herriko taberna eta jatetxe ugaritan.
Azaroaren 4an, perretxikoen sailkapena eta artisau azoka antolatu dituzte Amurrioko frontoian. Azaroaren 5ean, aldiz, perretxiko erakusketa eta pintxo lehiaketako sarien banaketarekin amaiera emango diote aurtengo Mikoturismo egunei.
Laudio
Bere aldetik, Laudioko perretxikozaleen elkarteak XXXVII. Udazkeneko Mikologia Astea antolatu du azaroaren 2tik 5era.
Ostegunerako hitzaldia antolatu dute Zubiko etxean, Jose Maria Irabia Rudiez, Laudioko mikologia elkarteko kidearen eskutik.
Ostiralean, aldiz, erakustaldi gastronomikoa antolatu dute, Barakaldoko mikologia elkarteko kide den Jose Antonio Muñoz Vivasekin.
Larunbatean ekintzak mikologia elkarteko egoitzara mugituko dituzte, bertan perretxiko sailkapena antolatu dute 17:30etarako.
Azkenik, eta asteari amaiera emateko, igandeko 10:00etatik aurrera ekintza ugari antolatu dituzte Laudioko Herriko plazan: haur eta gazteentzako marrazki lehiaketa, gastronomia lehiaketa, pintxo dastatzea eta udazkeneko mikologia erakusketa, besteak beste.