3 zauritu eskualdeko errepidetan gertatutako 2 istriputan

Erredakzioa 2017ko urr. 18a, 15:28
A-625 errepidean jaso dira ezbeharrak / Aiaraldea

Laudion jaso da lehenengo ezbeharra, eta Amurriotik Artziniegara doan errepidean bigarrena. Pertsona bat zaurituta eraman dute ospitalera lehen kasuan eta beste bi bigarrenean. Bi errepideetan errail bana moztu dute.

Araba-625 errepidean auto ugarik elkar jo dute. Ertzaintzak Aiaraldea hedabideari jakinarazi dionez, hiru edo lau autoren arteko talka izan da. Ezbeharraren ondorioz errail bat moztuta egon da. 14:30ean izan da ezbeharra. Hasieran zauriturik ez zegoela esan badute ere, azkenean lagun bat eraman dute Galdakaoko ospitalera. 

Amurrion, berriz, A-624 errepidea izan da istripuaren lekuko. "Altuberako noranzkoan bi ibilgailuk talka egin dute eta bi zauritu artatu behar izan dituzte Galdakaon". Artziniegara bidean egin dute tupust eta errail bat moztu dute. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide