Berdintasunaren Eskualdeko Topaketa egingo du Aiarako Kuadrillak urriaren 28an Laudioalde Lanbide Heziketa Ikastetxean.
10:00etan hasiko da jardunaldia, emakumeen autonomiari buruzko hitzaldi batekin. 14:30ean bazkaria egongo da eta bigarren solasaldi bat egongo da gero. Karaoke feministarekin amaituko dute eguna.
Parte hartzeko aurretik eman behar da izena cayala.miren@ayto.araba.eus helbide elektronikoaren edo 686 587 889 telefono zenbakiaren bidez.