Nagusientzako plazak ez ezik, aniztasun funtzionala duten herritarrentzat 15 plaza berri egin nahi dituzte. Horrekin, helburua da hurbiltzea eskualdera Gasteizen zerbitzu hori jasotzen dutenak.
Bestalde, ASASAM elkartearen sinadura bilketaren harira, Ramiro Gonzalezek adierazi zuen buru osasun arazoak pairatzen dutenentzako plazak ere sortu nahi dituztela Aiaraldean, Arabako hiriburura joatearen beharra ekiditeko.
Edonola ere, EAJko ordezkariak azaldu zuen horretarako derrigorrezkoa izango dela talderen batek babestea bere aurrekontu proiektua.