Abian dago Bizilagunak 2017 egitasmoa. Kulturen arteko zubiak eraikitzea da egitasmoaren xedea, hainbat jatorrietako pertsonak mahai beraren bueltan bazkaltzen jarriaz.
Azaroaren 19an egingo da ekimena eta irekita dago dagoeneko izena emateko epea. Whatsapp mezu bat bidali behar da horretarako ondorengo zenbakira: 688812944
Iaz 39 nazionalitatetako 728 pertsonek hartu zuten parte egitasmoan.
Proiektuari buruzko informazio gehiago hemen.