Abian da Udazkeneko Multimedia Eskola

Izar Mendiguren Cosgaya 2017ko urr. 30a, 07:30
Gazteekin hainbat saio egingo dira. / aiaraldea.eus

Abendua bitarte eskainiko dira kazetaritza eskolak, multimedia rallyak eta euskarazko mugikor aplikazioen tailerrak eskualdean zehar. 

Udazkeneko Multimedia Eskolen baitan "Euskarazko APPak" tailerra  antolatu Basalarrinak. Bailarako hiru herritan eskainiko dute euskarazko aplikazioen inguruko ikastaroa. Saioei dagokienean, Artziniegan, Aiaran eta Laudion egingo dituzte euskarazko mugikor aplikazioen inguruko hitzaldiak. Laudiokoa azaroaren 16an izango da, 18:30ean udaletxeko Erabilera Anitzeko Aretoan; Luiaondokoa azaroaren 17an (Otueta Gizarte Etxean) eta Artziniegakoa abenduaren 15ean (Museo Etnografikoan). Tailerrak irekiak eta doakoak dira, ez da aurrez izena eman beharko.

Bestalde, Aiaraldea Gaur hedabidearekin elkarlanean, eskualdeko ikastetxe ezberdinetan Kazetaritza Eskolak eta Multimedia Rallyak egingo dituzte.

Kazetaritza eskolak
Bestalde, Aiarako ikastetxeetan Kazetaritza Eskolak hasi dituzte. Hala, Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailako ikasleek komunikabidea sortzen eta elikatzen ikasiko dute. Artziniegako Gure Arteko Ama eskolan eta Etxaurren Ikastolan ari dira ikastaroak jasotzen. Amurrioko eta Laudioko gazteek, abenduan abiatuko dituzte Udazkeneko Multimedia Eskolak, Amurrioko eta Laudioko institutuetan zein Laudio Ikastolan gauzatuko dituzten "Multimedia rallyekin". Sorkuntza lan guztiak Komunitatearen Plazako gune berezian egongo dira ikusgai.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide