Nafarroa Hegoaldeko euskalgintzarekiko elkartasuna bikoiztu nahi du Errigorak Aiaraldean

Erredakzioa 2017ko aza. 3a, 07:00

Duela lau urte sortu zen Errigora ekimena Nafarroa Hegoaldean. Bi afera nagusiri erantzun nahian sortu zen ekimena: Nafarroa Hegoaldeko euskararen egoerari heldu eta bultzada emateko alde batetik, eta  bestetik, Erriberako nekazaritzaren gainbeheraren aurrean alternatiba berri bat sortzeko.

Izan ere, Euskal Herrian Erriberako nekazarien produktuz hornitutako saskien salmentarekin ateratako diruaren %25  Nafarroa Hegoaldeko euskalgintza sustatzera bideratzen du Errigora ekimenak.

Ekarpen ekonomiko horrekin inguruko ikastolak, hezkuntza publikoko D ereduko matrikulazio kanpainak edota euskaltegiak lagundu eta indartu ditu egitasmoak. Aurtengo lehenengo kanpaina urriaren 24an abiatu zuten, “Nafar Hegoaldeko uzta euskarari puzka” lemapean. Aurten Nafarroako nekazarien produktuz betetako 6.000 kutxa baino gehiago prestatuko dituzte. Errigoraren filosofiari jarraiki, hiru lan egun antolatuko dituzte nekazari eta ekoizleen produktuak bildu eta kutxetan sartzeko. Azaroaren 14an bukatuko dute kanpaina.

Aiaraldean ere bere ibilbidea jorratu du Errigorak. Azken lau urteetako garapena oso positibotzat jo dute dinamika honen eskualdeko sustatzaileek. Urterik urtera harrera hobea jasotzen ari dira. Egun, saski eskaerari erantzuteko azpiegitura eta laguntzaile sarea hedatu beharrean daude. Hurrengo erronka jarri diote euren buruei: Errigora ekimena indartzea eta espazio berrietara zabaltzea. Aiaraldea Kooperatiba Elkartea aktiboki arituko da kanpainan, besteak beste. Aiaraldean 200 saski banatzera heldu ziren iaz. Aurten zifra hori bikoiztu nahi dute, guztira 400 saski banatuaz. Ekimenaren berri emateko karpa jarriko dute Amurrioko Juan de Urrutia plazan datorren igandean, Gorobel Mendi Ibilaldia aprobetxatuz.

Saskiak internetez zein eskuz eskatu daitezke. Eskuz eskatzeko zerrendak eskualdeko hainbat txokotan jarriko dituzte eskuragarri:

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide