Greba egiten ari dira gaur EAEko haurreskoletan, LAB, STEILAS eta ELA sindikatuek deituta. Hezkuntza zentro horietako langileen lan baldintzak eta zerbitzua hobetzea da ekimenaren xedea. Sindikatuetako kideek azaldu dutenez, soldatak eta hitzarmenak 2009. urtetik daramatzate izozturik, eta nabarmendu dute egoera hori aldatzeko neurriak adosteko beharra dagoela.
Aldarrikapen ugari
Beste hainbat aldarrikapen plazaratu dituzte baita: “geletan berdintasun irizpideak ezartzea, ordezkapenak bertaratze orriarekin ez baldintzatzea, lizentziak, baimenak eta egun libreak ordezkatzea, haurreskola txikietako familiei ere zortzi orduko zerbitzua ziurtatzea, koordinazio liberazio orduek irekita dauden gela kopurua izatea erreferentzia gisa, koordinatzaile ordeak plusa proportzionalki jasotzea (hilabete batera heldu ezean), erretiroa erraztea, bajak lehen egunetik %100ean ordaintzea, eroste ahalmena berreskuratzea, dekretu bidezko ordezkoen araudirik ez ezartzea eta haurreskolak doakoak izatea”.