Eskualdeko txirrindulariek emaitza borobilak lortu zituzten larunbatean Arbulo udalerrian, Arabako Ziklokros lasterketan. Aiaraldearrek hurrengo palmaresa ekarri zuten etxera:
- Mikel Beraza kadete kategorian txapelduna izan zen. Ander Lopezek hirugarren postua eskuratu zuen, bigarren postuan eman zuen lasterketaren zati handia, baina gurpila zulatu zitzaion.
- Junior kategorian Iñaki Guaresti izan zen lehen sailkatua.
- Master kategorian Iosu Isasik garaipena eskuratu zuen.
- Josu Albizua 23 urtetik azpiko kategorian izan zen nagusi.
- Uxue Albizuak irabazi zuen Kadete kategorian. Bere atzean gurutzatu zuen helmuga Jone Otaolak.
- David Hidalgo nagusitu zen Elite kategorian.
Elorrion ere podiuma
Gainera, Iosu Isasik birritan zapaldu du podiuma asteburuan. Berez, 3. postua erdietsi zuen Elorrioko Loterien Espainiako Kopan.