Ekitaldi andana egingo dute eskualdeko udal eta elkarteek Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako eguna dela eta. Udalerri txikienetan ere egingo dira ekintzak. Arakaldon, adibidez, erakusketa prestatuko dute, eta azaroaren 24an Onintza Enbeita egongo da herrik0 txokoan hitzaldia eskaintzen, 19:30ean.
Solasaldiak, autodefentsa tailerrak, zinema, ikastaroak... makina bat jarduera egongo dira abendura arte luzatuko den egitarau morean. Hizlari esanguratsu ugari bertaratuko dira eskualdera: Alicia Murillo, Irantzu Varela, Jeanne-Rolande Dacougna Minkette edota Nazanin Armanian, besteak beste.
Haurtzaindegi zerbitzuak
Hainbat udalek haurtzaindegi zerbitzua prestatu dute programatu dituzten ekintzetarako, baina beharrezkoa izango da aurretik eskatzea.
Ikusi hemen egingo diren ekintza guztien gaineko informazioa.