Euskarazko telefono aplikazioen 3 tailer eskainiko ditu Aiaraldea hedabideak

Erredakzioa 2017ko aza. 17a, 07:30
Sakelakoetako aplikazioak izango dituzte hizpide. / aiaraldea.eus

Laudion, Luiaondon eta Artziniegan egingo dira saioak.

Udazkeneko Multimedia Eskolen barruan hiru tailer antolatu dituzte Basalarrinak eta Aiaraldea hedabideak. Euskarazko telefono aplikazioak izango dituzte hizpide ikastaroetan. Aiaran izango dira tailerrak, hiru guztira. Atzo izan zen lehen hitzordua, 18:30ean  erabilera anitzeko aretoan. Gaur, aldiz, aiararrek izango dute trebatzeko aukera; Luiaondoko Orueta Gizarte Etxean, hain zuzen. Artziniegakoa izango da azkeneko saioa, abenduaren 15ean.

Saio praktikoa
Izar Mendiguren Cosgaya izango da hizlaria. Adierazi duenez, ikastaro praktikoa izango da: "Teknologia berrietan ere presentzia handia du euskarak. Tailerraren bidez, egunerokotasunean baliagarriak diren hainbat aplikazio ezagutuko ditugu".

Basalarrina elkartetik egin da aurten euskara eta komunikazioa jendarteratzeko ekimena. Hala, urriaz geroztik, Kazetaritza Eskolak gauzatzen ari dira Aiarako Kuadrillako hainbat ikastetxetan. Abendura arte luzatuko da egitasmoa. Izan ere, urte amaieran osatuko dituzte gazteei bideratutako multimedia rallyak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide