Datorren igandean egingo dira hauteskundeak Arabako kontzejuetako erregidore eta batzordekide berriak hautatzeko. 30.000 herritarrek izango dute bozkatzeko aukera, 333 kontzejuetan.
Hauteskunde horiek egiten diren seigarren aldia izango da igandekoa, 1984. urtean arautu baitzen kontzejuetako kideen hautaketa. Bi motatako kontzejuak daude: irekiak eta itxiak. Irekietan adinez nagusiko herritar guztien artean hartzen dira erabakiak. Itxietan, aldiz, zerrenda irekien bidez hautatzen dira bizilagunen ordezkariak.