Amurrio Klubak ez zuen garaipenik lortu Bilboko Santutxu futbol taldearen aurkako partidan. Amurrioko taldeak Maionako zelaia bisitatu zuen igandean. Adrian Casadoren golak markagailuan aurreratu bazituen ere ez zuten talde lokala garaitzerik izan eta 2-1 galdu zuten norgehiagoka.
Laudioko futbol taldeak Ellakuriko zelaian jaso zuen San Prudentzio talde gasteiztarra. Partida estu eta berdindu batek 1-1 utzi zuen markagailua.
Zorte gehiago izan zuen CD Orduñak. Gernika Sportingen aurka aritu zen Arbietoko zelaian. 2-1 irabazi eta hiru puntuak eskuratu zituen.