Kantauriko Urkidetzak jakinarazi du “400.000 euroko inbertsio garrantzitsua” gauzatu duela Izoria, Luiaondo eta Laudioko edateko uren araztegietan. “Urak izan ditzakeen zapore eta usain txarra deuseztatzeko” balioko du eginiko obrak.
Horrez gain, Maroñoko urtegiaren % 68abeteta dagoela ziurtatu dute patzuergotik, “hurrengo lau hilabeteetarako erreserbak ditugu”.
700 ume
Bestalde, Ur Patzuergoaren programan parte hartu dute Laudio eta Amurrioko Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako ikasleek -700 baino gehiagok guztira-. Patzuergoaren azpiegiturak bisitatu dituzte, ur-arazketaren gaineko ezagutzak haienganatzeko. Klasean egiten ari dira programaren bigarren zatia, fitxak osatuz eta muralak eginez.