Eskualdeko bi borrokalari igoko dira ringera Zarautzen antolatu duten hitzorduan larunbatean. Alde batetik, Julen Aldama amurrioarra Sergio Gonzalezen arerioa izango da. Biak 75 kiloko kategorian arituko dira eta 2 minutuko 3 asalto bete beharko dituzte.
Bestalde, borrokaldiko kartel buruak Jaime Urdanpileta zarauztarra eta Asier Ispizua laudioarra izango dira. Lehenengoak etxean egingo dio aurre erronkari. Edonola ere, kategoria profesionalean neurtuko dira biak, hau da, babesik gabe eta 3 minutuko 3 roundekin.
Ikasturte honetan horrelako probak izan ditu Asier Ispizuak:
Julen Aldama eta Jaime Urdanpileta Euskal Herria-Eskozia borrokaldian aritu ziren Amurrion: