La familia inventada proiektua osatzen dute laudioar batek eta eskualdean bizi diren bi emakume kataluniarrek. Edonola ere, inguruko hainbat sortzaileren partaidetza ere sustatzen dute euren ikuskizunetan.
Igandean bukatutzat emango dute Artziniegan abiatutako emanaldi zikloa. Horretarako Aiaraturrekin, udalarekin, Etnografia Museoarekin eta zenbait tabernarekin aritu dira elkarlanean. Aurreko hiru igandeetan, eta hurrengoan ere, uztartu dituzte antzerkia, musika, ipuinak, sendabelarrak edota klowna.
Horrela, lortu dute hasierako 30 ikusle erakartzartetik, 60 baino gehiago batzea. Behin Artziniegako zikloa amaituta, Aiaraldeko herri gehiagora joko dute. Hala ere, ez dituzte ikuskizunak errepikatuko, izan ere, kontratatzen dituen herriaren edo lagunaren arabera prestatzen dituzte edukiak.