Aiarako Kuadrillako aurrekontuen aurka bozkatuko du Orain Amurriok

Erredakzioa 2017ko aza. 25a, 09:00

Zaborren kudeaketa publikoa izan beharko litzatekeela aldarrikatu du Orain Amurriok. / aiaraldea.eus

Zaborren kudeaketaren lizitazioa kritikatu du talde politikoak.

Aiarako Kuadrillaren 2018ko aurrekontuen aurka bozkatuko du Orain Amurriok. Hala jakinarazi du talde politikoak komunikabidetara bidalitako ohar batean.

Zaborren kudeaketa esleitzeko emandako prozedura da kontrako botoa ematearen arrazoia. Orain Amurriok azaldu du lehen esleipena ez zela aurrera atera, eta bigarren deialdia egiterakoan %16,7eko igoera eman zela enpresei kudeaketagatik eskaintzen zitzaien diru kopuruan, 6.7 milioi eurokoa izatetik 7,9 milioi eurokoa izatera igaro baitzen.

"Herritarren interesen gainetik"
Hori egitean “enpresen interes ekonomikoak herritarren interes orokorren gainetik” jarri zirela uste du talde politikoak. Horregatik, zerbitzuaren azpi-kontratazioaren aurka bozkatu zuten eta horregatik bozkatuko dute baita ere aurrekontuen aurka, diru guztiaren “heren bat” bideratzen delako zaborren kudeaketara.

Orain Amurrioko kideek gogorarazi dute bi ikerketa egitea proposatu zutela, zaborren kudeaketa publikoa izatearen aukera aztertzeko bata eta zaborren kudeaketarako aukerarik onena hautatzeko bestea. “Bi proposamenetako bat bera ere ez da aintzat hartu”, salatu dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide