Juego de cartas ETB-2ko telebista saioak eskualdeko sukaldariei erreparatu die. Izan ere, gaur bukatuko dituzte emanaldi berri baten grabaketak, eta horretarako Amurrioko ostalariekin daude elkarlanean; Abiaga eta Refor jatetxeekin, alegia. Biek izango dute protagonismo handia gabonen ostean emitituko duten atalean.

Aitor Urreta Abiagaren ordezkari gisa parte hartzen ari da Juego de Cartasen eta "esperientzia berria eta dibertigarria" izaten ari dela azaldu du.

Horrez gain, duela egun batzuk Nura Jatetxeari ere tartea egin zioten telebista saioan. Bilbon kokatuta badago ere, Laudion bizi da bere sukaldaria, Biel Portella.
