Aiaraldea hedabideari, elkarlanagatik bi gonbidapen eman dizkio Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak ikuskizunaz palkotik gozatzeko. Aiaraldea Gaur hedabideko zozketen gunean egongo da apuntatzeko aukera, astebetez. Hala, abenduaren 10ean ezagutaraziko dira saridunak.
Abenduaren 17an bukatuko da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia. Atzo izan zen azken finalerdia, eta hortaz, erabakita dago finalek gonbio zortzikotea: Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Sustrai Colina, Igor Elortza, Aitor Sarriegi, Beñat Gaztelumendi eta Unai Agirre. Goizeko 11:00etan hasiko da emanaldia, eta iluntzera arte luzatuko da festa. Antolatzaileek garraio publikoz bertaratzeko deia zabaldu dute.