Abenduaren 6an ireki zituen ateak Durangoko Azokak. Ahotsenean, azokan edota San Agustin kulturgunean egon dira ikusgai aiaraldearren zenbait lan.
Yogurinha Borovak, esaterako, feriaren lehen txanpa baliatu zuen zaleak erakartzeko. Beste idazle eta musikari asko bezala, postuan aritu zen "Amari" diskoaren aleak sinatzen:
Larunbatean, aldiz, Maria Riverorekin aritu zen Eriz Perez urduñarra Ahotsenean "Kintsukoroi" proiektuaren zuzenekoa eskaintzen:
Igor Arzuagak ere aurkeztu zuen "Larrepetit" lana, bideoan ikus daitekeenez. Iker Arana urduñarra, aldiz, larunbat arratsaldean taularatu zen, Mr. Pongo Band taldearekin.
"Takoidun zapata gorria" antzezlana, aldiz, hiru aldiz plazaratu zuten Haizea Paris, Igor Arzuaga, Pablo Ibarluzea eta Mikel Ayllonek San Agustin kulturgunean.
Bestalde, Urtzi Odriozolak Game Erauntsia proiektua azaldu zuen "Kabi@" gunean: