Eragin handia lortu du irakaskuntza publikoko grebak eskualdean, bereziki Haur Hezkuntzan

Aitor Aspuru Saez 2017ko abe. 12a, 09:42
Lamuza Ikastetxean ere oihartzuna izan du mobilizazioak. / Aiaraldea.eus

Sindikatuen arabera, Haur Hezkuntzan oso arrakastatsua izaten ari da eskualdeko irakasleen eta hezitzaileen greba. Lehen Hezkuntzan ere jarraipen handia erdietsi du; eta gutxiago Batxilergoan eta Lanbide Heziketan. Leku batzuetan sukaldariak ere batu dira deialdira.

Hezkuntza sindikatuek antolatutako mobilizazio egunak emaitza esanguratsuak utzi ditu eskualdean. Jarraipen zabalena Haur Hezkuntzan jasotzen ari da, %80aren langa gainditu baitute (%87.4). Lehen Hezkuntzan eraginaren batezbestekoa %80an dago, gutxi gorabehera, eta Batxilergoan eta Lanbide Heziketan, %50ean.

Sindikatuen behin-behineko datuak hurrengoak dira:

  • Etxaurren Ikastolan langile guztiek greba egin dute.
  • Lukas Reyn %84koa da grebaren jarraipena.
  • Fabian Legorburun lanuztearen eragina %82a izaten ari da.
  • Zaraobe Institutuan grebara jo du %64ak.
  • Zabalekon %92ak egin du greba.
  • Artziniegako Arteko Gure Aman %75 batu da deialdira.
  • Urduñako Herri Eskolan %100ak grebara jo du eta gutxieneko zerbitzuei jarraiki langile bakarra dago.
  • Arrankudiagan ere erabatekoa da mobilizazioa.
  • Orozkon eskolako langile guztiek bat egin dute deialdiarekin: hezitzaileek, irakasleek eta sukaldariek.
  • Laudioko Lamuza Ikastetxeko jarraipena %81era heldu da.
  • Laudio Institutuan %42k egin du greba.
  • Laudioalden Lanbide Heziketan %40ko jarraipena erdietsi du protesta jardunaldiak.
  • Okondon langile guztiek bat egin dute lanuztearekin eta gutxiengo zerbitzuak daude.

Latiorro Ikastetxean ezin izan dute zehaztu mobilizazioaren oihartzuna sindikatuek.

Aldarrikapenak
Langileen ordezkariek azpimarratu dute bi ildo nagusi dituela grebak. Alde batetik, lan baldintzei lotutakoa. Esparru horretan, ordezkapen ratioak aldatu beharra dagoela nabarmendu dute, irakasle baten baja berehala bete dadin.

Horrez gain, beharginen egonkortasuna bermatzeko neurrien premia aldarrikatu dute, eta hezkuntza proiektuak garatzeko kredituen beharra, lan zama ez pilatzeko.

Alabaina, sindikatuek azaldu dute irakasleen adinaren batezbestekoa oso altua dela irakaskuntzan. Hori dela eta, erretiroak gauzatzeko planteamenduak exijitu dituzte. Zentzu horretan, kolektiboa gaztetu behar dela adierazi dute.

Bestalde, sindikatuek aldarrikapen politikoak ere zabaldu dituzte: euskalduntze politika eraginkorragoak sustatzea eta LOMCE eta Heziberri programen kontrako norabidean aurrera egiteko beharra, "jendartearen iritzia jarraiki, alegia".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide