Aitor Garcia eta Javier Santos aritu ziren Master Kategoriako Txapelketan eta 38. eta 66. postuak eskuratu zituzten, hurrenez hurren, abenduaren 2an.
Egun horretan, besteek Hasselt hirira jo zuten bertako lasterketan lehiatzeko. Nabarmentzekoa da Belgikan zale ugari erakartzen dituela ziklokrosak eta aiaraldearrentzat esperientzia garrantzitsua eta positiboa izan zela.
Hasselten David Hidalgok 38. postua eskuratu zuen elite kategorian, Iñaki Guarestik 34. gazte kategorian eta Josu Albizuak ezin izan zuen bukatu proba erorketa baten ondorioz.
Igandean, abenduaren 3an, hiru txirrindulariek ere parte hartu zuten Molen egindako lasterketan eta David Hidalgok 33. postuan bukatu zuen, Josu Albizuak 38. eta Iñaki Guarestik 29.
David Hidalgok adierazi du taldearen helburua dela lagunen artean gozatzea eta, gainera, emaitza onak lortzen ari direla.