Gabonekin batera erakusleiho lehiaketak heldu dira Aiaraldeara. Aiaraldeko Enpresen koordinaziorako Federazioak, Aiarako Koadrilaren laguntzaz, eskualdeko erakusleiho lehiaketaren IV. edizioa antolatu du.
Iragan azaroaren 16an bukatu zen lehiaketan izen-emateko epea. Komertzio bakoitzak eskaintzen dituen produktuak baliatuz nahieran apainduko beharko ditu erakusleihoak abenduaren 9tik 20ra ikusgarri egon daitezen.
Sari nagusia 700 eurotakoa izango da. Epaimahaiak originaltasuna eta komertzioaren eskaintzarekiko egokitasuna baloratuko dute nagusiki. Sari banaketa abenduaren 20an ospatuko dute, 20:45etan Arespalditzako Gizarte Etxean antolatu duten ekitaldian.
Herriz herrikako eskaparate txapelketeak ere ospatuko dituzte Aiaraldeako merkataritza elkarte ezberdinek. Hala nola, Laudioko APILL elkarteak Laudioko Erakusleihoen XXIV. edizioa antolatu du aurten. 18 komertziok parte hartuko dute bertan.