Abenduaren 24an Aiaraldeko herri gehienetatik igaroko dira eta aurretiaz ikastetxeak ere ezagutuko dituzte. Kalejiretan bakarrik ez, elkartasun ekimenetan ere murgilduko dira bi pertsonaiak.
Horrela, “Montes Solidarios” elkarteak antolatutako Babio mendiaren igoeran parte hartuko dute. Bertan aniztasun funtzionala duen jendea lagunduko dute tontorrera bidean.

Telefono-deiak
Olentzero eta Maridomingiren lana, ordea, ez da abenduaren 24ra mugatuko. Laudion, esaterako, gaztetxoenen etxeetara telefono-deiak egiten arituko dira. Hainbat urtez APILL merkatari elkarteak antolatu duen ekimena da honakoa.
Deia jaso nahi dutenek herriko komertzioetan aurkituko dituzten fitxak bete eta entregatu beharko dituzte abenduaren 20a baino lehen.