Enviser Servicios Medioambientales S.A.U enpresak kudeatuko du zerbitzua hurrengo lau urteetan, eta kontratua urtebetez luzatzeko aukera egongo da, bi aldiz.
Urteko 841.918 euro jasoko ditu enpresa horrek lan hori egiteagatik. Udaltalde 21ek jakinarazi du kudeaketa komunak zerbitzua merketuko duela, %17,39 lehen urtean eta %26,88 bigarrenetik aurrera.