Aiaraldetik jende ugari bertaratzen denez, salmenta puntutzat hartu dute Aretako Kultura etxea. "40 minutu rock" jaialdiko sarrerak salgai daude dagoeneko 16 euroren truke. Gatibu, Glaukoma, Revolta Permanent, Estricalla, Sermond's, Des-kontrol, Su ta gar, Tremenda Jauria, Los zopilotes txirriaos, Tximeleta, LastTea Party, Aneguria, La Basu eta Mad Muasel taldeak oholtzaratuko dira Landakon. Bigarren karpa bat ere egong oda; bertan ariko baitira Geroa etorri, Elepunto eta Dj Alus.
Autobusa
10:30ean hasiko dira kontzertuak. Aiaraldetik autobusa antolatu dute Durangora hurbiltzeko. "10 euro balio ditu bus txartelak. Erreserbatzeko Facebook bidez mezu pribatua bidali niri", adierazi du David Rodrigez antolatzaileak. Ordutegiei dagokienez 9:30ean aterako da busa Aretatik, baina 9:45ean geldialdia egingo du Laudion. Itzulera, berriz, 2:00etan izango da Durangotik.