Gabonetako argazki lehiaketa jarri du abian Aiaraldea hedabideak. Urtarrilaren 8ra arte egongo da parte hartzeko aukera. Bozketa bidez aukeratuko da argazki sariduna.
Bi modutan bidali daitezke irudiak: 688848152 whatsapp zenbakiaren bidez alde batetik, eta Facebook, Instagram edo Twitterren @aiaraldea aipatuz bestetik.
Abiaga jatetxean menua
Abiaga jatetxean 2 lagunentzako dastatze menua izango da saria. Urtarrilaren 14ra arte egongo da argazkiak bozkatzeko epea aiaraldea.eus atarian.