Aiarako IV. Eskaparate Lehiaketako sari banaketa ospatu zuten Arespalditzako Gizarte-Etxean. AEKOk eta Aiarako Kuadrilak antolatutako sariketan Laudioko Kaskibel bitxi-denda izan zen garaile. Bigarren postua Artziniegako La Encina jatetxeak lortu zuen; eta hirugarrena, aldiz, Amurrioko ormaetxea bizikleta-dendak.
Okondo, Artziniega, Aiara, Amurrio eta Laudioko 40 komertziok parte hartu dute txapelketan. Aiara eta Okondoko erakusleiho onena ere saritu dute: Oleta jatetxe luiandoarra, eta Okondoko Farmazia izan da hurrengo sailkatua.
Laudion ere, Kaskibel garaile
Laudioko APILL elkarteak antolatuta, XXIV. Erakusleiho Lehiaketako sari banaketa egin zuten ere. Herri mailako lehiaketan ere, Kaskibel bitxi-denda izan zen puntu gehien pilatu zituena 18 eskaparate parte-hartzaileen artean. Bozketetan Monai dendak irabazi zuen, 659 herritarren babesarekin.