Anbulategiko obrak bukatuta, 4 kontsulta zerbitzu berri eskainiko dituzte

Osakidetza 2017ko abe. 28a, 14:28

Atzo aurkeztu zuten zerbitzu lerro berria / Osakidetza

Neurologia, oftalmologia, endokrinologia eta kirurgia orokorra ere eskainiko dute Laudioko osasun zentroan hemendik aurrera. Obrak gauzatzeko 467.318 euro inbertitu dira.

Birmoldatze-lan nagusiak Etengabeko Arreta Gunean (EAG) eta lehenengo solairuan egin dira, eta neurri txikiagoan, bigarren solairuan. Egindako lanei esker, espazioa irabazi da, eta horrek arreta espezializatuko lau kontsulta zabaltzea ahalbidetu du. Arreta espezializatu hori, orain arte, Basaurin eta Bilbon eskaintzen zen, aurrerantzean, berriz, Laudioko eta inguruko herrietako herritarrengandik hurbilago egongo da. Horrez gain, zerbitzu-zorroa handitu dute. Ekainean, Neurologiako kontsulta zabaldu zen; irailean, Oftalmologiakoa, eta, azkenik, urrian, Endokrinologiako eta Kirurgia Orokorrekoak.

Osakidetzako zuzendaria pozik dago egindako lanekin “Oso handia da lehen mailako arreta eta ospitaleko arretaren arteko koordinazioa hobetzeko egiten ari den lana, eta lan horrek pazienteari arreta integrala eskaintzea ekarriko du”.

Lanek EAG osoa eraberritzea ekarri dute: anbulatorioko espazioa aprobetxatu da, eta kontsulta guztiak eta atseden-guneak eremu berean bildu dira. Horrek guztiak profesionalek guardia-zerbitzuak egin behar dituztenean, euren segurtasuna eta lan-baldintzak hobetzea ekarri ditu.

Hiru kontsulta berri

Bestalde, lanen ondorioz, beste hiru kontsulta zabaltzeko espazioa lortu da: kontsulta bat 0 solairuan kokatuta dago, eta EAGrako erabiliko da; beste bat lehenengo solairuan, eta Endokrinologiako eta Oftalmologiako kontsulta izango da, eta hirugarrena eta azkena, bigarren solairuan, eta Erizaintzako kontsulta izango da.

Guztira 240.00 euro inbertitu dira EAG eta kontsultak eraberritzeko; horietatik 50.000 euro Oftalmologiako kontsultako errefrakzio-unitatea eskuratzeko erabili dira. 

Era berean, anbulatorioko Erradiologiako Eremua eraberritu da: espazioa egokitu da, eta Erradiologia Orokorreko gela bat jarri da, aurrerantzean ekipo digitala izango duena. Mugicaren arabera “Ekipamendu berri hori erosi izanak azterketa eta proba diagnostikoak, orain artekoak zein berriak, azkarrago eta modu seguruagoan egin ahal izatea ekarriko du”. Guztira, anbulatorioaren lan osoa egiteko 467.318 euro inbertitu dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide