Aurten ere Urduñako Herri-lasterketa antolatuko dute urteko azken egunean. Lasterketaren 10. edizioa izango da aurtengoa. 18:30ean abiatuko da Urduñako Foru Plazatik eta bi ibilbide desberdin egongo dira: 1,3Km-ko ibilbide txikia eta 3,05kilometroko luzea.
Orozkoko Duatloia markak hausteko prest
Derrigorrezko froga ere bada inguruko kirolarientzat Orozkoko San Silvestre Duatloia. Lasterketak XXV. edizioa du aurtengoa, eta urtez urte geroz eta jende gehiago elkartzen da bertan. Iaz 466 partaide bildu zituen eta aurten marka hobetzeko asmoa daukate antolatzaileek. Duatloia 16:00etan hasiko da Orozkoko plazatik.