12.5 urterekin probatzen dute alkohola gazteek

Aimar Gutierrez Bidarte 2017ko abe. 29a, 07:00

Atzo aurkeztu zituzten emaitzak prentsaurrekoan, Laudioko eta Amurrioko alkateak bertan izan ziren / Arabako Foru Aldundia

14 ikastetxetan egindako inkesta batek agerian utzi du, bataz beste, 12 urte eta erdierekin alkohola kontsumitzen hasten direla arabar gazteak. Inkestan Laudioko eta Amurrioko ikasleek parte hartu dute.

Iazko udaberrian burutu zen inkestaren emaitzak plazaratu ditu Arabako Foru Aldundiak. Galdetegian Arabako 14 ikastetxetako 11 eta 17 urte bitarteko 2.023 ikaslek hartu zuten parte, tartean laudioarrek eta amurrioarrek.

Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak eta Laudioko eta Amurrioko udalek bultzatutako ikerketak alkoholari buruz zer dakiten eta zer ohitura eta jokabide duten galdetu die bederatzi herritako ikasleei. Atzo aurkeztu zituzten emaitzak, eta agerraldian izan ziren Natxo Urkixo eta Josune Irabien alkateak. 

Alkoholaren kontsumoa adin txiki eta goiztiarrean

Ikerketak agerian utzi du alkoholdun edarien kontsumoa oso adin goiztiarretan hasten dela. Bataz bestez 12 urte eta erditan kokatu dute alkohola edaten hasteko adina. Galdetegiaren arabera 15 urte dituzten gazteen artean hamarretik 8k edo 9k probatu dute alkohola.

Inkestan parte hartutako gazteen %62ak aitortu du inoiz alkoholdun edariren bat edan izana. Ikerketaren ondorioz, familia harreman onak dituzten gazteen artean kontsumoa baxuagoa da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide