Urtarrilaren 9an abiatuko dute epaiketa Alcalá de Henaresen, eta urtarrilaren 15ean bukatzea aurreikusi dute. Guztira 50 gazte izan dira auzipetuak, horietako 2 eskualdekoak dira.
Gazteek 2015ean irudikatu zuten herri harresia Entzutegi Nazionalean. Horregatik leporatu diete desordena publikoa. Egun hartan agindu zuen Angela Murillo epaileak identifikatzea eta salatzea. Berez, aurreko egunean Gasteizko Herri Harresian hiru gazte independentista espetxeratu zituzten eta hori salatzeko gauzatu zuten protesta. Ekimenaren egunean aztertu behar zuen Angela Murillo buru zuen epaimahaiak Xabier Lopez Peña preso politikoaren heriotza salatzeko ekitaldia, Urduñako Gazte Danbadan antolatutakoa.