Gizarte Etxea estreinatu du Larrinbek

Eliza parean dago kokatuta Gizarte Etxe berria, Larrinbeko eskola zegoen eraikinean. / Aiaraldea.eus

Larrinbek Gizarte Etxe berria estreinatu zuen abenduaren 23an. Erabilera anitzerako eraikin horren funtzionamendua auzokide guztien artean adostuko dute.

Iragan abenduaren 23an zabaldu zituen ateak Larrinbeko Gizarte Etxeak, Larrinbeko eskola zaharra biltzen zuen eraikinean. Etxea sukaldeaz, barbakoaz eta erabilera anitzerako bi gelaz dago hornitua, besteak beste.

360.000 euroko kostua izan du obrak eta balio izan du egun Gizarte Etxea den eraikina barrutik zein kanpotik guztiz berrizteko. Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia eta Amurrioko Udalaren diru laguntzei esker atera dira aurrera lanak.

Erabilera adosteke
Larrinbeko bizilagunek asanbladan erabakiko dituzte Gizarte Etxe berriaren funtzionamenduaren nondik norakoak. Abenduaren 30ean burutu zuten hori zehazteko lehenengo bilera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide