Errege gaua baliatuta hiru etxetan egin dituzte lapurretak

Erredakzioa 2018ko urt. 6a, 13:41

Ertzainak ari dira ikertzen lapurreta. / Aiaraldea.eus

Laudion kasu bat salatu dute, eta Arrankudiagan bi.

Errege gaua baliatuta lapurreta kasuak areagotu dira eskualdean. Laudion eta Arrankudiagan salatu dituzte kasuak. Laudion Latiorro auzoan sartu dira lapurtzen, etxe bakar batean.

Kaltetuetako batek  azaldu duenez 19:10ean alde egin du etxetik eta 20:45ean hankaz gora topatu du etxebizitza. “Baratzetik sartu direla dirudi, bitxi bila zebiltzan, momentu horretan ez zegoen inor etxean“, kontatu du. Atea fortzatuta eta gelak hankaz gora aurkitu ditu. Aiaraldea hedabideari jakinarazi dionez, nagusiki eraztunak, erlojuak, belarritakoak eta lepokoak kendu dizkiote.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du lapurrak atzemateko.  Poliziaren arabera, Arrankudiagan ere jazo da beste lapurreta bat. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide