Errege gaua baliatuta lapurreta kasuak areagotu dira eskualdean. Laudion eta Arrankudiagan salatu dituzte kasuak. Laudion Latiorro auzoan sartu dira lapurtzen, etxe bakar batean.
Kaltetuetako batek azaldu duenez 19:10ean alde egin du etxetik eta 20:45ean hankaz gora topatu du etxebizitza. “Baratzetik sartu direla dirudi, bitxi bila zebiltzan, momentu horretan ez zegoen inor etxean“, kontatu du. Atea fortzatuta eta gelak hankaz gora aurkitu ditu. Aiaraldea hedabideari jakinarazi dionez, nagusiki eraztunak, erlojuak, belarritakoak eta lepokoak kendu dizkiote.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du lapurrak atzemateko. Poliziaren arabera, Arrankudiagan ere jazo da beste lapurreta bat.