Atzo izan zen Ormaiztegiko Ziklokros lasterketa oso egoera gogorrean. Izan ere, herria eta ibilbidea elurtuta zeuden eta txirrindulariek lokatzari ez ezik, izotzari ere aurre egin behar izan zioten.
Edonola ere, zailtasunak eta hotza ez ziren erabakigarriak izan Uxue Albizua eta Mikel Beraza txirrindulari aiaraldearrentzat. Berez, Albizuak 25 minutu eta 53 segundotan bete zuen zirkuitua eta lehen postua eskuratu zuen bere kategorian.
Gauza bera egin zuen Berazak kadeteen artean, 25 minutu eta 29 segundo baliatuta. Gainera, larunbatean 2. postua eskuratu zuen Abadiñon.