Eskualdeko 3 txirrindularik lortu zuten atzo Legazpiko ibilbide lokaztuan aurreko sailkatuen artean egotea. Hasteko, Iosu Isasik 4. postua eskuratu zuen Master 40 kategorian. Emaitza oso ona da, aintzat hartuta munduko txapelduna izan zela irabazlea.
Bestalde, Kadete kategorian Aiaraldeko bi kirolari egon ziren lehen 10 postuen artean. Mikel Berazari gutxi falta izan zitzaion podiumera igotzeko, izan ere, 4. izan zen. Ander Lopezek ere sailkapen onean bukatu zuen eta 10. postuan kokatu zen.
Horrela, Aiara Txirrindulari Elkarteak 2 taldekide sartu ditu kadeteen goi mailan. Egindako lan gogorraren islada izan da hori, aste honetan maiz ikusteko aukera izan baitugu eskualdeko errepideetan entrenatzen.