"Jóvenes y Psicosis" lehiaketak estatu espainiarrean gazte psikotiko pazienteen atentzio paradigma aldatu nahi du. Horretarako 30.000 euroko saria eskaintzen dio proiektu irabazleari.
ASASAMek bideoa sareratu du bitartekoak lortzeko bere kirol proiektura bideratzeko (garraioa, arropa...). Izan ere, iaztik Liga Intercentros de Salud Mental txapelketan parte hartzen du. Horretan EAEko 14 talde lehiatzen dira. Jokalariak osasun gaixotasunak dituzten lagunak dira, 200 inguru guztira.