Hiru erakusketa antolatu dituzu; Urduñan, Laudion eta Amurrion. Zein da horien gai nagusia?
Nire arte eta sormen ibilbidea. Nerabezaroan hasi nintzen diskoak entzuten eta gitarra jotzen, beste arlo batzuk jorratuta: argazkigintza, musika, komikiak, Casa de Salud, Sobrino Sobrado edo kultura trukaketak Mexiko DFrekin eta Kompadres Muertos taldearekin...
Gai ugari lantzen du, baina aldi berean 80ko hamarkadako erakusketa izatea saiatu naiz; 80ko hamarkadaren bukaerako eta 90eko hasierako argazki moztuekin collageak sortu baititut. Garai horretakoa da baita ere erakusketan entzun daitekeen musika, binilo soinua du -antza berriro modan jarri da-. 80ko hamarkadako "boom"-ean zentratutako tebeoteka txikia ere txertatu dut.
Komikia eta musika uztartzen dituzu, zein proiektutan parte hartu duzu?
Bi komiki gidoi idatzi ditut: Galería de Artea (Irunea/Bartzelona 1984) eta El viaje de Sara (Irunea 1986), eta marrazkilari gisa aritu naiz Cómic de Navarra erakusketan, "Hamelin"-ek antolatutakoa Oliteko Gazteluan egindako jaialdien barruan (Irunean 1984an).
Musikan oso gazte hasi nintzen konposatzaile eta abeslari lanetan Calle Galea taldean (Zeuta, 1977) eta Aizko (Izarra, 1979), Boe (Irunea 1984) eta Malditos bikoteetan, Manu Aranguren, Miguel Angel Iriarte eta Jorge Iturmendirekin, hurrenez hurren. Azken horrekin argitaratu gabeko maketa daukat (Amurrion eginikoa 1993an).
Azkenik, nire arorik sortzaileena izan da Sobrino Sobrado taldean, musikagile eta abeslari gisa. Lau disko ekoiztu genituen: Bilbao (Tío Pete/ Deustu 1998), A Solas (Tío Pete/ Urduliz 1999), Colección Trazo Bilduma (Funky Factory/ La Casilla 2002) eta Van pasando los años (Funky Factory/ Begoña 2006).
Orain, Fomic erakusketa dela medio, Sobrino Sobrado itzuli da, Titi Calvorekin baterian eta Javier Peñarekin baxuan. Berez, abesti batzuk joko ditugu inaugurazioetan. Urduñan arrakastasua izan zen eta agian kontzertu gehiago egingo ditugu etorkizunean.
Sortu dituzun lanen artean, zein da zuretzat onena?
Dudarik gabe, sortu ditudan abestiak, ikus baitezaket nola aberasten diren beste musikariekin jotzen ditudanean. Beti aritu naiz bakarlari moduan eta, bat-batean, Urduñan topatzea musikari taldea zeinak abestiak bereganatzen dituzten, oholtzara igotzen eta jotzen... niretzat hori da artistikoki bizi izan dudan esperientziarik baliotsuena.
Arte diziplina horiek landuta, bizipen bitxiak izan dituzu, ziurrenik. Zein izan da onena eta zein txarrena?
Ez dira diziplina hain ezberdinak, abesti baten letrak idazten dituzunean bineta bilakatu ditzakezu eta alderantziz.
Egoera bitxiei dagokienez, gogoratzen dut musikari mexikarren hitz egiteko modua, Eduardo Urbina eta gainerakoena. Barre egiten zuten "coger" hitza erabiltzen genuenean. Izan ere, eurentzat "coger" berbaren esanahia "larrua jo" da.
Oroitzapen txarrak ahaztea erabaki nuen eta egunerokoa bizitzen dut.
Animatuko duzu jendea erakusketara joaten?
Bai, asko animatu nahi ditut. Zorionez, lagun ugariren laguntza izan dut erakusketa jartzeko eta maitasun handia dauka eskegitzen dudan lan eta oroitzapen bakoitzak.
Animatu nahi dut jendeak bisitatu dezan, ni egongo naiz astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00ra bitartean arratsaldeoro eta asteburutan 12:00etatik 14:00ak arte.
Urduñan atzo -urtarrilak 21- arte egon da Alondegian. Amurrion urtarrilaren 25etik otsailaren 4ra ikusi ahalko da La Casonan eta Laudion otsailaren 9tik 24ra bitartean Kultura Etxean.