Lan eskaintza zabaldu du Tubacexek udako ordezkapenak egiteko

Erredakzioa 2018ko urt. 24a, 09:10

Udan fabrikan lan egiteko jende bila ari da Tubacex. / Aiaraldea.eus

Amurrio eta Laudioko lantegietan mantenu lanak egiteko langile bila dago Tubacex enpresa. Izan ere, trebakuntza abiatu nahi du berehala, udan ordezkapenak egiteko. Dena ondo joango balitz, 6 hilabeteko kontratua eskainiko dute, gutxienez.

Gutxienez 2 urteko esperientzia eskatuko dute esparru industrialean. Eskaintza bideratuta dago mekatronika, ekoizpen programazioa, sistema elektrotekniko eta automatizatuak, automatizazioa eta industria robotika ikasketak dituzten pertsonentzat. Interesdunek hemen eman behar dute izena.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide