Bilboko Miribilla auzoan dagoen Bizkaia Frontoiak hartu zituen Euskadiko txapelketak Light Contact eta Kick Contact kiroletan igandean. Biak dira Kick Boxingaren eta Full Contacten modalitateak, baina kolpe arinetan oinarrituak. Hau da, babes ugari erabiltzen da eta ezin da KO-rik egin, behintzat apropos.

Kuraia Gimnasioaren zenbait borrokalarik parte hartu zuten proban eta baita emaitza onak lortu ere:
- Laura Gil laudioarrak urrezko saria bereganatu zuen Light Contacten, baina Kick Lighteko finalean belauna bihurritu zuen eta ezin izan zuen borroka bukatu. Hortaz, zilarrezko domina eraman zuen.
- Aratz Garmendiak bi diziplinetan eskuratu zituen urrezko dominak.
- Eneko Aramendi orozkoarrak Light Contacten urrezko aitorpenaren irabazlea izan zen. Kick Lighten zilarrezko saria izan zen berarentzat.
- Julen Olabarriak Light Contacteko zilarrezko domina eraman zuen etxera.