“Aiaraldeko l. Azoka Soziala” aurkeztu du Ekintzen Faktoriak, bizitzeko alternatibak plazaratzeko

Txabi Alvarado Bañares 2018ko ots. 8a, 21:21
Laudioko industriagunean kokatutako pabilioian egingo dute azoka. / Aiaraldea.eus

Otsailaren 24 eta 25ean egingo da "kontsumitzen duguna gara, bizitzeko alternatibak" lelopean. Aiaraldea Ekintzen Faktoriak antolatuko du egitasmoa, Gardea industriaguneko 4-8 pabilioian. Faktoriako lehen ekintza publikoa izango da, eta bizitza zein kontsumo alternatibak plazaratzea izango du helburu. Azoka eskualdean mota horretako proiektuak elkarlanean garatzeko topagune bihurtu nahi dute antolatzaileek.

Indartsu hasiko Aiaraldea Ekintzen Faktoriak bere ibilbidea. Aurkeztu du dagoeneko bere lehen ekintza publikoa: Aiaraldeko I. Azoka Soziala. Otsailaren 24 eta 25ean egingo da zita, eta bizitza zein kontsumo alternatibak izango ditu hizpide, mota horretako proiektuak garatuko baititu Faktoriak aurrerantzean.

Egitarau oparoa

Egitarau anitz eta oparoa prestatu dute otsaileko azken astebururako. Larunbatean tokiko ekoizleen eta proiektu eraldatzaileen azoka egingo dute. Aurkezpen maratoia ere prestatu dute, bizitzako hainbat esparrutan eragiten duten egitasmoak ezagutzera emateko: moneta sozialak, etxebizitza komunitarioak, energia berriztagarriak, eskola jantokiak, banku eta kreditu entitate etikoak... Makina bat ekimenen berri izateko parada egongo da, eskualdean antzeko proiektuak garatzeko inspirazio iturri izan daitezen.

Umeen espazio propioa

Gainera, umeek euren espazio propioa izango dute, hainbat ekintzekin. “Txef” txikien topaketa izango da horietako bat: haurrek osagaiak bilatu beharko dituzte azokan, gerora bazkaria prestatzeko. Halaber, ogia ekoizteko tailerra  edukiko dute, besteak beste. alabaina, jarduera horietan parte hartzeko aurretik izena eman beharra dago.

Moneta propioa
Tokiko eta garaiko produktuak ekoizleen eskuetatik zuzenean eskuratzeko dira larunbateko azokan. Salerosketak, baina, ez dira euroen bidez gauzatuko. Txanpon propioa izango du azokak: "Aikoa". Moneta sozial berezia izango da, euroarekin trukatzean, pertsona bakoitzak "aiko" kopuru ezberdina jasoko duelako: errenta baxuena duten herritarrek jasoko dute txanpon gehien, egunerokoan ematen diren ezberdintasun ekonomikoak arintzeko.

Bazkalostean dokumental proiekzioak eta mahai-ingurua izango dira nagusi. Iluntzean amaituko da jardunaldia, eskualdeko hainbat musikariren saio inprobisatuarekin.

Truke azoka, igandean
Igandean, aldiz, truke azoka atonduko dute Faktorian. “Kontsumo eta truke eredu ezberdinak probatzea izango da egitasmoaren xedea”, azaldu du azokaren antolakuntzan murgildua dagoen Garrastatxu Landaluzek. Parte hartu nahi duen orok aurretik eman beharko du izena, “eramaten diren objektuak egoera onean egotea izango da baldintza bakarra”.

Landaluzeren hitzetan, hiru modu egongo dira trukerako. “Truke-zuzena” izango da horietako bat: bi pertsonek gauzak elkarren artean partekatzea, alegia. Eskaintza “monetarizatzea” izango da bigarren aurkera, “aiko” txanpona baliatuta. Horrez gain, “truke-librerako” gunea eratuko dute: “Objektu bat utzita beste bat hartzeko aukera egongo da txoko horretan”.

Umeek ere parte hartu ahal izango dute ekimenean, beste haur batzuekin edota helduekin eurena konpartituta. “Haurrak guztiz libreki jardutea da helburua, euren irizpide propioen arabera jokatzen utziz”, erantsi du Landaluzek. Dinamika batzuk egingo dituzte horri begira, “euren menpekotasuna txikiagotzeko”.

Antolatzaileek nabarmendu dute gauza “ez-materialak” ere aldatu daitezkeela azokan. “Zerbitzuak eskaini ahalko dira, beste zerbitzu edo objektu baten truke”.

Ekimenak harrera ona izango duelakoan dago Landaluze: “Herrik herri gabiltza eragile eta norbanakoei azokaren nondik norakoak aurkezten, eta nabari da horrelako egitasmoekiko interesa dagoela eskualdean”.

EGITARAU OSOA

OTSAILAK 24, LARUNBATA

10:30 // Azokaren irekiera ekitaldia
Aikoaren, azokako moneta sozialaren aurkezpena

HAURRENTZAKO JARDUERAK
10:30-14:00 Tailer eta jolasak haurren espazioan

10:45-14:00 // Txef txikien topaketa azokako ekoizleen lehengai ekologikoekin, 4-12 urte bitarteko haurrei zuzendua. Topaketan parte hartzeko inprimaki honetan izena eman beharra dago  otsailaren 20a baino lehen.

11:30 // Ogi tailerra labe mugikorrean eta hamaiketakoa

PROIEKTU ERALDATZAILEEN AURKEZPENAK
11:00 // Moneta sozialak

11:15 // KOOP57 -Finantza etiko eta solidarioa eskaintzen duen erakundea-

11:30 // FIARE -Banku etikoa-

11:45 // Koop Fabrika -Ekonomia sozial berria eta ekintzailetasun soziala sustatzeko programa-

12:00 // Azokako ekoizleak

12:15 // Goiener -Energia berriztagarrien sorkuntza eta erosle kooperatiba-

12:30 // Izarkom -Euskal Herriko Telekomunikazio Operadore Kooperatiboa-

12:45 // La Borda -Sants auzoko (BCN) etxebizitza kooperatiba-

13:00 // Oreretako gazteentzako etxebizitza komunitarioak

13:15 // Olgeta -Haur zein helduentzako jolaserako baliabide zerbitzua-

13:30 // Ekoizleen aurkezpenak

13:45 // Bertokoa indartuz -Larrabetzu hondakin organikoak konpostatzeko proiektua

14:00 // Jangurie, Urdaibaiko eskola jantokien ekimena 

14:15 // Dame veneno kanpainaren aurkezpena

14:30 // Azokako Clowndorioak, Badut konpainiaren eskutik

15:00 // BAZKARIA Haurrak eta helduak. Bazkarian parte hartzeko inprimaki honetan izena eman beharra dago otsailaren 20a baino lehen.

HAURRENTZAKO JARDUERAK
16:00 // Tailer eta jolasak haurrentzako espazioan
17:00 // Askaria
17:30 // Ipuin kontalaria

16:30 // Urduña, etorkizunera bueltan II. partea dokumentalaren estreinaldia
-Urdunako Trantsizio agroekologikoa eta herriak elikadura burujabetzarantz egiten ari den bidea, jasotzen dituen dokumentala (22min)-

17:00 // Mahai-inguru irekia: “Eskualde baten autoeraketa ekonomia sozial eraldatzailearen eta elikadura burujabetzaren norabidean”

Beñat Irasuegi -Olatukoop sareko kidea, ekonomia sozial eraldatzailea-
Miren Prieto -Lakari kooperatibako kidea, agroekologia-
Amaia Oleaga -Talaios kooperatibako kidea, feminismoa-

19:00 // Kontzertu inprobisatua eskualdeko hainbat musikariekin: Andrea Ulloa, Igor Arzuaga, Igon Olaguenaga eta Egoitz Uriarte

OTSAILAK 25, IGANDEA

09:30-10:30 // Truke postuen antolaketa (parte hartzeko inprimaki honetan izena eman beharra dago otsailaren 20a baino lehen).

10:30-15:00 // Truke merkatuaren irekiera, espazioen eta denbora trukerako dinamikaren azalpena

10:00 // Haurren jolasgunearen irekiera (15:00ak arte egongo da irekita)

10:00 // Garagardo tailerra:
“Aiaraldea” garagardoaren lehen ekoizpen txikia egingo da. Tailerrak 5 ordu inguruko iraupena izango du 
eta parte hartzeko otsailaren 20a baino lehenago izena eman beharko da inprimaki honetan.

10:30 // Truke oparien jolasa

11:30 // Arropa birziklapen tailerra

12:30 // Egurrezko jostailuen tailerra haurrentzat, Felix Pikatzarekin

13:30 // Energia berriztagarriak sortzeko tailerra

15:00 // Truke Egunaren amaiera

 

Ondorengo eragile eta ekoizleek parte hartuko dute azokan:

 

  1. REAS EUSKADI, Ekonomia alternatibo eta solidarioaren sarea
  2. OLATUKOOPEkonomia sozial eta eraldatzailean jarduten diren enpresa, elkarte, erakunde eta kooperatiben sarea. 
  3. TALAIOSAhalduntzean Oinarritutako Sareak sustatzeko Kooperatiba.
  4. KOOP FABRIKA, Ekonomia sozial berria eta ekintzailetasun soziala sustatzeko programa
  5. BATURA, Ekonomia Sozial Eraldatzailearen Euskal Herriko mapa
  6. KOOP57, Finantza etiko eta solidarioa eskaintzen duen erakundea
  7. FIARE, Banku etikoa
  8. IZARKOM, Euskal Herriko Telekomunikazio Operadore Kooperatiboa
  9. GOIENER, Energia berriztagarrien sorkuntza eta erosle kooperatiba
  10. BERRIZTU, Beste eredu energetiko baten aldeko mugimendua
  11. EKHI TXANPONA, Bizkaiko tokiko txanpona.
  12. LA BORDA KOOP (Bideo-konferentziaz), Sants auzoko (BCN) etxebizitza kooperatiba-
  13. HIRITIK ATEraldaketa sozialerako espazio eta prozesuen sorkuntzan lan egiten duen kooperatiba
  14. TRUCARECErroparen sormen-birziklapenerako elkartea.
  15. FELIX PIKATZA, Kalaka zurezko jokoak
  16. OLGETA, Haur zein helduentzako jolaserako baliabide zerbitzua
  17. BERTAKOA INDARTUZ, Larrabetzu hondakin organikoak konpostatzeko proiektua
  18. JANGURIE, Urdaibaiko eskola jantokien ekimena
  19. VSF-JUSTIZIA ALIMENTARIA GLOBAL, Elikadura burujabetza lantzeko elkartea.

 

EKOLOGIKOAN LAN EGITEN DUTEN TOKIKO EKOIZLEAK

 

  1. LAUDIONEGIN Elkarte ekologikoa
  2. OILOBIDE-BARRASKIBIDE; Arrautza, salda eta krema ekologikoak
  3. OLETA BASERRIA: Oilasko ekologikoa
  4. IZUR OKINDEGIA: Ogi ekologikoak
  5. TOLOGORRI: Mermelada eta zuku ekologikoak
  6. LUREDER: Barazki eta kontserba ekologikoak
  7. GOZATZEKO EZTIA, IÑIGO MACIAS: Eztia
  8. LAU HAIZE: Pasta ekologikoa
  9. ULIBARRI ARTZAIAK: Gazta eta txakoli ekologikoak
  10. EKO TALOA: Talo ekologikoak
  11. IZA OKINDEGIA: Ogi ekologikoa
  12. JON LEKANDA: Barazki ekologikoak
  13. JOSEMI ATXA: Ogia eta barazki ekologikoak
  14. OLAKO: Landare ekologikoen hazitegia

 

Edozein zalantza argitzeko e-posta helbide hau jarri dute eskura antolatzaileek: azokasoziala(abildua)aiaraldea.eus

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide