Bilatzaile berria du Aiaraldea.eus atariak

Erredakzioa 2018ko ots. 20a, 10:19
Martxan dago dagoeneko bilatzaile berria. / Aiaraldea.eus

Bilaketak dokumentu mota eta dataren arabera egin ahalko ditu irakurleak.

Bilatzaile berria du atzotik Aiaraldea Gaur hedabideak. Internet tresnen garapenari esker bisitariek errazago topatuko dituzte euren intereseko edukiak. Ordena, eremua, webguneak eta epeak zehazteko parada eskainiko du programak. Izan ere, Tokikomen baitan, Elhuyarrekin garatu du atala komunikabideak.

Aukera berriak
Funtzio berriak eskainiko ditu garapenak. Hurrenkerari dagokionean, berritasun edota antzekotasuna izango dira aukeratzeko aldagaiak. "Edukiak argitalpen dataren arabera erakutsiko ditu bilatzaileak, hala eskatuz gero. Bilatzeko kontzeptuaren antzekotasuna ere identifikatuko du programak", zehaztu du Izar Mendiguren Cosgaya zuzendariak.

Eremuaren alorrean, erabiltzaileak markatuko du bilatutako hitza izenburuan, sinaduran, sarreran edota testuan aurkitu nahi duen. Ildo beretik, dokumentu mota iragaziko da: hitzordua, artikulua, argazki galeria, bideoa, audio edota gida komertziala.

Halaber, epe tarte batean argitaratu diren edukiak filtratzeko modua egongo da; "hau da, noiztik nora plazaratutako edukiak begiratu nahi diren zehaztekoa".  Gainera, Aiaraldea hedabideko ekoizpenaz gain, Tokikomeko -tokiko hedabideetako- webguneetan argitaratu dituzten edukien emaitzak eskainiko ditu bilatzaileak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide